Posted by: gizaburu | Martxoa 1, 2008

Martxoak 8, Emakumeen eguna

Martxoaren 8-an, arratsaldeko 5:30-etatik aurrera, emakumeen eguna ospatuko dugu txokoan.

Herrikoentzat txokolatada eta briska txapelketa izango ditugu eta ez dago izena eman beharrik. Animatu zaitez eta hurbildu txokora, arratsalde ederra pasatuko dugu eta gainera txapelketako irabazleentzat opari polita egongo da.

Datorren urterako beste ideiaren bat badaukazue bota beldurrik barik, eskertuko dizuegu eta.

Posted by: gizaburu | Otsaila 4, 2008

Samur doktorea antidopina pasatzeko prest.

Zelan joan dira aurtengo inauteriak?

Herrian giro polita egon zela esango nuke, neurri handian Jota D.J.-ari esker (musikorta estudioa). Jotak jarritako musikarekin egin genuen desfilea: taldeetan, umeen igerilarien taldea eta nagusien rugby taldea izan ziren irabazleak eta bakarkako saria Samur doktorearentzat izan zen. 

                                                                         

                  

                                                                    inauteriak 2008   

              

 Hauxe izan zen dudarik barik atzoko ikuskizunik onena. GIZABURUKO HAKA TALDEA. Honek bai honek sasoie!

 

Datorren urterako ideiaren bat izan ezkero; zer gehitu, zer kendu, zer hobetu. Idatzi eizue bilurrik barik ideia guztiak ongi etorriak izango dira eta.

                                                                               

 Argazki gehiago ikusi nahi izan ezkero klikatu eskumako aldean dagoen FLICKR ARGAZKIAK (more photos).

Posted by: gizaburu | Urtarrila 22, 2008

Urtarrilaren 17-ko batzarra

REIKI ikastaroa: otsaialren 16-a, 23-a eta martxoaren 1-ean izango da arratsaldeko 4-etatik, 8-etara. Matrikula 70€ dira eta Herriko Tabernan apuntatu behar da otsailaren 9-a baino lehen.

INAUTERIAK: Otsailaren 3-an ospatuko ditugu eta aurtengo gaia KIROLA izan go da.

Goizean disko-barrikote izango dugu frontoian, txorizo eta gazta apur batekin. Bertan desfilea egingo dugu eta sari bi egongo dira; bata bakarkako onenarentzat eta bestea talde onenarentzat.

Herriko Tabernan izango dugu bazkaria. Apuntatu urtarrilaren 27-a baino lehen.

Arratsaldean umeek ludoteka izango dute .

ESKI VALDEZCARAY: Otsailaren 9-an eskiatzera joatea pentsatu dugu. Pistak itxita egongo balira egun horretan “B” plana pentsatu behar dugu. Inork ideiarik baleuko bota bildurrik barik.

BESTE GAUZA BAT!!! Laster martxoa 8-a (Emakumeen eguna) ospatuko dugu eta ideiak behar ditugu. Zer antolatu dezakegu??

Posted by: gizaburu | Urtarrila 22, 2008

Albokari eguna 2008

Aurten Gizaburuaga aukeratu dute albokariek egun hau ospatzeko. Urtarrilaren 12-an batu ginen eurekin txokoan egun hau prestatzen hasteko: ze behar izan duten, tokiak….

Maiatzaren 31-n izango da eta hau da egitarauaren zirriborroa (zirriborro bat da bakarrik, oraindik gauza asko daude konkretatzeko eta)

-Egunean zehar umeentzako egitaraua: tailerrak, musika, magoa…

-Azoka, musika tresna egileak egongo direlarik.

11:00 Albokarien topaketa.

            Taberna zabalduko da.

            Bertsolariak aurkeztuta kalejiraren hasiera.

11:30 Kalejira

            Hamaiketakoa

13: Aktuazioak

15:00 Bazkaria

Bazkaldu eta gero: aktuazioak eta dantzak

Kontzertua baino lehen: alboken zozteka.

18:30 folk kontzertua

20:00 Erromeria.

2007-an Delika-n (Araba) ospatu zuten albokari eguna. Hemen ikusi ditzakezue egun horretako argazki batzuk.

Beste helbide honetan bideo batzuk ere ikusi ditzakezue.

EITB KULTURA saioen Ossés, luthier ezagunari eginiko elkarrizketa eta 2007-ko Alboka egunaren aipamen bideoa ikusteko klik hemen.

Posted by: gizaburu | Urtarrila 14, 2008

2006.urteko ekintzak

  • Urtarrilak 1: Urte barria ondo hasteko  Ilunzarrera joan zen talde bat…hauek bai sendoak aurreko eguneko parrandaren ostean!                                        
  • Urtarrilak 4: “Botadun katua” opera txikia ikustera joan ginen “Euskalduna-ra”.
  • Urtarrilak 7: Donostira, Txuri Urdinera joan ginen patinatzera. Gehienontzat lehenengo aldia izan zen eta zelako barreak egin genituen! Baten batek hezurren bat ere apurtu zuen!
  • Otsailak 26: Inauteriak: Gaia indioak eta bakeroak izan zen. Indioen herrixka montatu genuen plazan eta Gorritiren ponyak ere izan genituen. Eguna borobiltzeko Herriko Tabernan bazkaldu genuen.                                       

                                                                p1010288.jpg                           

  • Martxoak 4: Valdezcaray-n eskiatzeko asmoarekin irten ginen etxetik baina hara heldutakoan haizea zegoela eta pistak itxita zeudela esan ziguten. Zer egin ez genekiela berriro autobusa hartu eta Logroñora joatea erabaki gendun, han bueltatxo bat eman, bokatak jan eta arratsaldean La Bastida-ra joan ginen hango ardo goxoa dastatzera.
  • Maiatzak 1: Gizaburutik Lekittora joan ginen ibilbide berritik. Han, Mendexako hondartzan, Karraspion, bazkaldu genuen eta baten batzuk 1go bainua hartzera ere ausartu egin ziren.                                           

                                                      olazar1.jpg

  •  Maiatzak 6: Zapatu honetan hasi zen “zazpi zapatu dantzan” ikastaroa. Arantza Garagartza eta bere ahizpa Garbiñe izan genituen irakasle eta beraiek saiatu ziren baina ez dakit oso ikasle onak izan giñen. Dena dela oso giro ona sortu zen eta ondo pasatu genuen.
  • Maiatzak 14: Pello Añorga ipuin kontalari lanetan izan genuen eta umeek oso ondo pasatu zuten.
  • Maiatzak 27: Kontzertua izan genuen Beltran-en eskutik eta aintzinako  musika tresnak ezagutzeko aukera ere izan genuen.
  • Ekainak 23: San Juan eguna ospatu genuen. Suaren inguruan ikasitako dantzak dantzatu eta ipuinak kontatu genituen. Gauean parrillan erre genituen txuletilak, odolostea eta txorizoa eta plazan afaldu genuen guztiok.
  • Uztaila: Aurreko urtean egin genuen modura Nabarniz-era joan ginen meniz-mendi, Santixa ermitara.
  • Iraila: Herriko jaiak.
  • Irailak 24: Santa Eufemi egunaren errepikapenean, Santa Eufemira joan ginen mendiz-mendi.
  • Urriak 22: Opera Txikia ikustera Bilboko Arriaga antzokira.
  • Azaroak 25: Santa Katalina eguna: II. marrazkilo lehiaketa eta txitxarro jana.
  • Azaroak 26: Santa Katalina eguneko ospakizunekin jarraitzeko Herri bazkaria izan genuen. Bazkal ostean Patxi Saiz abeslariarekin gozatu genuen eta egun guztian zehar umeentzako puzgarriak egon ziren. 

                                                         olazar8.jpg

  •  Abenduak 23: Gabon gaba bezperan ohitura den legez baserriz- baserri kantuan.
  • Abenduak24: Musika eskolako ikasleen eskutik Igo musika eskolako gabonetako emanaldia.
  • Abenduak 28: Lekittora “Rosi erosi” antzezlana ikustera.
  • Abenduak 29: Txuri Urdinera patinatzera( oraingo honetan inork ez zuen hezurrik apurtu).

Older Posts »

Sailak